ESPERIMENTUAK




1. ZER GERTATUKO OTE DA LANDARE BATI ATMOSFERAREKIKO KONTAKTUA ERAGOZTEN BADIOGU?

Esperimentu baten bidez ikusiko dugu.


Behar dugun materiala:
  1. Bi alegria lore
  2. Bi kristalezko pote, urez beteta erdiraino.
  3. Plastikozko zorro bat
  4. Zeloa
 

Alegria loretik bi adaxka mozten ditugu



Adaxka bakoitza pote batean sartzen dugu.


 Pote bat bere horretan uzten dugu. Bestea, ordea, plastikozko zorroan jartzen dugu.






Zorroa ixten dugu, estuki, airea sar ez dadin.



Eta orain, egun batzuk emanen ditugu zain, ea zer gertatzen den.

2. ZER GERTATUKO OTE ZAIO BOTILA BATEKO AIREARI UR BEROTAN ETA JARRAIAN UR HOTZETAN SARTZEN BADUGU?

Behar dugun materiala:
  1. Plastikozko botila bat.
  2. Puxika bat.
  3. Lapiko bat.
  4. Ur pixka bat.
  5. Sukaldetxo bat.
  

Bigarren esperimentuarekin hasi baino lehen, hipotesiak egiten ari gara.






 Lapikoan ura irakiten jartzen dugu.



Botilaren muturrean puxika paratzen dugu, aireak ezin duelarik ihesi egin.
Botila ur berotan sartzen dugu eta ikusten dugu puxika puztu egiten dela.

Jarraian, kainura goaz eta botila ur hotzez freskatzen dugu.



Orain, puxika lehenengo egoerara itzuli da.

ONDORIOA:

Airea berotzean zabaltzen da eta gorantz joaten da, puxika puztuz. Hozten denean, ordea, airea beherantz joaten da. Horrela sortzen da haizea.

3. ZER GERTATUKO DA KANDELA BAT OXIGENORIK GABE UZTEN BADUGU?


Taldeka, hipotesiak prestatzen ari gara.


Segidan, materiala prest uzten dugu : kandelak, txiskeroa eta kristalezko poto bat.



 Bi kandela pizten ditugu, baina bat potoarekin estaltzen dugu.




Argazkian ikus dezakegu potoaren barruko garra moteltzen ari dela.
ONDORIOA: Oso denbora gutxian, kandela itzali da, oxigenorik gabe gelditu delako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario