KANTUZ




Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin

Ohetik jaiki behar
goizero goizero
berriro ohera nahi
pixa egin ta gero.
Gosaldu eta bizkor
goaz eskolara,
idazmahaien gainean
lokartuko gara.

Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin
Jolasordua labur
ta klasea luze
horretan dugu mundu
aldrebesa hauxe.
Bagoaz jantokira
bazkalordurako
ta beti jaten dugu
gutxi eta txarto.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.

Bazkaldu eta gero
berriro klasera
amaitzeko ordua
helduko ote da?
Hainbeste irakasle
hainbeste tutore
libre libre utziko
bagintuzte hobe.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.

Eskola bukatuta
solfeo ta inglesa
horiek baino hobe da
igandeko meza.
Gauean eskolako
lanak etxerako
nik denbora gehiago
nahi dut neuretzako.

Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.

Aita ta amarekin
gero afaria
janari ona baina
atzoko ogia.
Afalostean pizten
dugu telebista
nik nahiago topera
jarri conpact disc-a

Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.

Logalea heltzean
ohera bagoaz
bi begiak itxita
hankak elkar joaz.
Ohean etzan eta
egin dugu amets
aurtengo oporrak bihar
bertan hasi baietz!

Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.








  ZAZPI EUSKALERRIEK BAT EGIN DEZAGUN EUSKAL ABEZEA EUSKAL PILOTA


OLENTZERO OLENTZERO ROCKEROA ALAKEN HATOR,HATOR AGUR,ESKERRIK ASKO KORRIKA18REN ABESTIA TXINAKO MUSIKA ARABAN BAGARE..

HAIZEGOA, GAU EPELA.
EUSKALDUNAK EUSKARAZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario